Gizonentzako Bertso Eskola Feminista

2019-2020 ikasturtea izango du lehendabizikoa. Irailaren 9tik 20ra eman ahal izango da izena.

Ahalduntze Bertso Eskolarekin paraleloki baina eskutik, Gizonentzako Bertso Eskola Feminista hasi genuen pasa den ikasturtean, 2019-2020.

Espazio honen beharra hainbat gizonezko bertsolarik aipatu izan dute, eta Bertsozale Elkartearen Gogoeta Estrategikoan ere pedagogia feminista egin beharra agertu da. Bertsolari gizonezkoei feminismoari buruzko oinarri teorikoa eskaintzen zaie, talde dinamikak nahiz adituen edo arituen ekarpenak izaten dituzte, eta, saioz saio, gogoetarako eta esperientziak partekatzeko espazioa egituratu nahi da.

Aniztasunaren, konpromisoaren eta esperimentazioaren oinarrien gainean egiten da lanketa:

  • Aniztasuna. Ikuspegien arteko aniztasuna eta errespetua oinarri izango da, epairik gabeko begirada landuz. Zaintza erdigunean jarriko da.
  • Konpromisoa. Ikasturte osoan eskoletara etortzea eta dinamikan parte hartzea eskatuko zaie bertso eskolan izena eman duten partaideei.
  • Esperimentazioa. Bertso eskola honen oinarria da. Metodologia ere egokitzen joango gara taldearen bilakaeraren arabera.
2020-2021 ikasturterako eman izena hemen!

Aurten ere, 2020-2021 ikasturtean, irekiko dugu Gizonezkoen Bertso Eskola Feminista. Hilean behin elkartuko da taldea, larunbat goizez, Amasa-Villabonako Subijana etxean (Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan).

Irailaren 23tik (9:00etan hasita) urriaren 4ra arte eman ahal izango da izena webgune honetan bertan egokituko den izen-emate orria beteta; urriaren 5ean emango da taldearen osaketaren berri.

Hementxe, 2020-2021eko eskola egunen egutegia.