2025-2026 ikasturtea eta izen-ematea

Hamargarren ikasturteko prozesuaren ostean, aldaketekin ekingo dio hamaikagarrenari Ahalduntze Bertso Eskola Feministak. Urriaren 4an hasiko da eskola.

Norentzat

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume eta sexu-genero disidentzientzat (sexu-genero ardatzean zapalkuntzak bizi izan dituztenentzat).

Maiztasuna, ordutegia eta lekua

Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2025eko urrian hasi eta 2026ko ekainean amaituko da.

Talde bakarra eta ibiltaria izango da. Hau da, saioz saio lekuz aldatuko da. Datak ondoko hauek izango badira ere, bertso munduko agendak oinarri hartuta egindako lekuen behin-behineko proposamena baino ez da jarraian ageri dena, betiere izen emateen arabera moldatuko duguna.

  • 2025eko urriak 4, Amasa-Villabona
  • 2025eko azaroak 8, Leitza
  • 2025eko abenduak 13, Donibane Garazi
  • 2026ko urtarrilak 17, Hazparne
  • 2026ko otsailak 14, Amasa-Villabona
  • 2026ko martxoak 28, Gasteiz
  • 2026ko apirilak 18, Eibar
  • 2026ko maiatzak 9, Durango
  • 2026ko ekainak 6, ikusteke

Edukiak lantzeko gonbidatutako hizlariak ere izango dira. Honako hiru bloketan banatuko da ikasturtea: bertso kritikagintza (abendura arte; gure artean nola sustatu elkarren arteko kritikagintza?); euskal gatazka (martxora arte; euskal gatazkarekin harremandutako edukien lanketa egingo da); eta, teknika (ekainera arte; ze teknika erabil genitzake?).

 Izena emateko, bete formularioa

Izen-ematea

  • Irailaren 8tik irailaren 22ra arte (egun hau osorik barne) eman ahal izango da izena.
  • Ikasturte osorako izen-ematea lehenesten da. Hala ezingo balitz, hiru hileka parte hartzeko aukera ere egongo da.
  • Matrikula burututa ez da dirurik itzuliko. Ordainketei dagokionez, aukera ezberdinak egongo dira ahal ezberdinei lekua egiteko: 150 euro, 75 euro, edota batere ez. Dirua ez dadila izan baten bat apuntatu gabe beratzeko arrazoia.

 * Informazio gehiago nahi baduzu: (+34) 943 69 41 29 / 685 734 085 edo sustapena@bertsozale.eus