2022-2023 ikasturtea eta izen-ematea

Zortzigarren ikasturtea du aurtengoa Ahalduntze Bertso Eskola Feministak. Urriaren 8an hasiko da eskola.

Norentzat

Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat.

Maiztasuna eta ordutegia

Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2022ko urrian hasi eta 2023ko ekainean amaituko da.

  • 2022ko urriak 8
  • 2022ko azaroak 12
  • 2022ko abenduak 3
  • 2023ko urtarrilak 14
  • 2023ko otsailak 18
  • 2023ko martxoak 18
  • 2023ko apirilak 22
  • 2023ko maiatzak 20
  • 2023ko ekainak 17

Lekua

Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Bi talde egiteko adina lagunek izena emanez gero, talde bat Durangon elkartzeko aukera egon daiteke. Horregatik, zein toki nahiago ote duzun galdetzen dugu izen-emate orrian.

Lehenengo hiru saioak talde osoak elkarrekin egingo ditu: urriaren 8an Donostian, azaroaren 12an Durangon eta abenduaren 3an Bilbon.

Izen-ematea

  • Irailaren 20tik (10:00etan hasita) irailaren 29ra arte (egun hau osorik barne) eman ahal izango da izena formulario hau beteta [ITXITA].
  • Izen-emate ordena aintzat hartuko da, taldea osatzerakoan lagun kopurua gainditzen bada.
  • Taldearen osaketaren berri irailaren 30ean emango da, eta ordainketa bideratuko da. Matrikula burututa (150 euro), ez da dirurik itzuliko.
  • Ikasturte osorako edo hiru hilabeteka izen-emateko aukera egongo da (urria-abendua/ urtarrila-martxoa/ apirila-ekaina)*.
  • Izena emateak bertso-eskolaren oinarriak onartzen direla adierazten du.

 * Hiruhilabete baten hasieran izena eman nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan: (+34) 943 69 41 29 edo umorez@bertsozale.eus

Ahalduntze Bertso Eskola