Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa (2015-2018)

Proiektu soziokulturalaren garrantzia, generoaren arloan egin beharreko bilakaera eta beste kultur diziplina batzuekin izan duen hartu-emana aipatzen ditu, besteak beste, jite honetako hirugarren ikerketak. Bertsolaritzaren bigarren goraldia bizitzen ari ei gara.
Bertsolaritza osasuntsu dago; baina baditu ahulguneak eta arriskuak ere.

Hirugarrenez, Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa gauzatu dugu Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo Retortillo UPV/EHUko ikertzaileekin elkarlanean; 2015-2018 urteen artean egin da. Azterketari buruzko argitalpena, Kultura ez da bat-batekoa, eskuragarri dago UPV/EHUren atarian; Xenpelar Dokumentazio Zentroko liburutegian ere kontsulta daiteke.

 

Bertsolaritzaren bigarren goraldia bizitzen ari gara

Xenpelar Dokumentazio Zentroan hainbat urtez bildutako datuen arabera, 1990.urtetik gaur arte bertsolari kopurua hirukoiztu egin da, bertso saio kopurua laukoiztu, eta bertso saioetara joaten den lagun kopurua inoiz baino handiagoa da orain.

 

Bertso saio kopuruaren bilakaera (1990-2015)

Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa, 2015-2018

 

Bertsolari kopuruaren bilakaera (1990-2015)

Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa (2015-2018)

 

 Bertso saioetako publikoaren bilakaera (1990-2015)

Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa (2015-2018)

 

Zenbait zertzelada...

  • Bertso saio kopuruaren hazkundean, formatu txikiko saioak nabarmentzen dira, eta horrek aniztasunerako joera islatzen du
  • Bertsolaritzaren jarraitzaile kopurua euskarazko beste kultur adierazpide batzuen mailan dago
  • Proiektu soziokulturala funtsezkoa da, eta gizarte mugimendua du funtsezkoa
  • Generoaren eremuan badago zer hobetu
  • Garaira egokitzeko, bertsolaritzak jakin du arrotz zitzaizkion beste mundu batzuekin artikulatzen

 

Xehetasun gehiago, Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen aldizkarian [10.orrialdetik aurrera]