Bertsolaritzaren mapa

Bertsolaritza sustatzen ari diren bertso-eskoletako kideek eta herrietako eragileek erabiltzeko garatu da bertsolaritzaren mapa, beren herriko edo bailarako egoeraren irakurketak egin ahal izateko eta non eragin jakiteko.

Herriz herri, bertsolaritzaren egoera zein den aztertzeko datuak eskaintzen ditu mapa honek. Bilaketa ezberdinen bitartez, aztertu nahi den zonaldean bertso-eskolarik baden jakin daiteke, bertsolaritza irakasten den, ikastetxerik ba ote den, zeintzuk diren bertsolaritzan ari diren eragile ezberdinak, urtean zenbat saio eta zein motatakoak antolatzen diren...

Bertsolaritzaren mapa

Mapa honek Bertsolaritzaren Datu-Basea du oinarri. Erreminta hau bertsolaritzaz gain beste kultur jarduera batzuen egoeren berri emateko ere oinarri teknologiko egokia izan daitekeela uste dugu. Bertsozale Elkarteak urte luzez garatutako teknologia hau kulturgintza mailan interesa izan dezaketen eragile guztiei eskaini nahi zaie.

Ikusi Bertsolaritzaren Mapa!