Tailerrak: sei arlo solasgai

Talde txikitan jarri eta proposaturiko gaiei buruz egingo dugu solasean. Irailaren 22an izango da tailerra, goizez eta arratsaldez, Baionako Bernat Etxepare lizeoan.

2018-06-20, Amasa-Villabona. Ikerketa soziologikoaren emaitzen aurkezpena

Ekainean ezagutu genituen bertsozaletasunari buruzko azterketa soziologikoaren emaitzak. Ondorioak aztertu, hausnartzekoak izan daitezkeen gaiak atera eta multzokatu egin ditugu, hurrengo pausoa emateko...

...irailaren 22an, goizez eta arratsaldez, tailerra egingo dugu Baionako Bernat Etxepare lizeoan, eta aipatutako gai horien inguruan ariko gara solasean. Iritziak bildu eta azaroan egingo den gogoetaldirako dokumentua prestatzea da asmoa.

Egitaraua

Zazpi lan ildotan multzokatu ditugu eztabaidagai izango diren gaiak. Horietako sei landuko dira iraileko tailerretan; zazpigarrena, proiektu soziokulturalaren antolaketari dagokiona, zuzenean azaroko gogoetaldian landuko da.

Aldi berean eta taldetan banatuta, hiru gai landuko dira goizean eta beste hiru arratsaldean. Bi orduko tailerrak izango dira eta amaieran denok bilduta partekatuko dugu tailer bakoitzean aipatutakoa.

09:30-10:00: Aurkezpenak eta sarrera
10:00-12:00: Goizeko HIRU TAILERRAK
12:00-12:30: Atsedena
12:30-14:00: Goizean landutakoa TALDE OSORA EKARTZEA
14:00-15:30: Bazkaltzeko tartea
15:30-17:30: Arratsaldeko HIRU TAILERRAK
17:30-18:00: Atsedena
18:00-19:30: Arratsaldean landutakoa TALDE OSORA EKARTZEA

Izen-ematea

Irailaren 14ra arte eman ahal izango dugu izena parte hartu nahi dugun bazkideok. Gehienez bi taldetan parte hartu ahal izango da (bata goizez eta bestea arratsaldez).

Bazkaltzeko aukera ere eskainiko da, izen-emate formularioan hala adieraziz gero.

Zein taldetan parte hartu nahiko zenuke? begiratu zure interesgunea beheko gaitegian eta eman izena parte hartuko duzun horretan.

EMAN IZENA HEMEN!

Goizez

Norantz doaz plaza eta bertsogintza?

  • Plaza(k): plaza moten ugaritzea, plaza sozializazio gune gisa, kultur joera berriekiko artikulazioa,...
  • Txapelketa: txapelketa ereduak, lehia, oihartzuna, funtzioak,...
  • Bertsolariak: bertsolarien egoera laborala, irudi eta egile eskubideak, belaunaldi berrien plazaratzea,...
  • Bertsogintza: kanonak, eztabaida artistikoaren sozializazioa, prestigioa,...

Non eta nola geroratu bertsozaletasuna?

  • Hezkuntza arautuaren funtzioa(k)

- Ekarpenak hezkuntza araututik bertsolaritzara
- Gure proiektuaren ekarpenak hezkuntzak gaur egun dituen erronketan (eduki kurrikularretan; euskararen erabileran; inklusioan;...)

  • Bertso-eskolak sozializazio gune nagusi

- Geruza askoko egiturak (norbanako taldeak, tokiko bertso-eskolak; herrialdeetako elkarteak; EHBE; ...): bakoitzaren funtzioak, elkarrekin harremanak,...

  • Aisialdia

- Aisialdiko eskaintzaren osaketa

  • Transmisio egitasmo osoaren finantziazioa

- Gaur egun ia osotasunean udalengan sostengatzen den finantziazioaren osaketa/ordena

    Zer eta zertarako ikertu?

    • Dokumentazio zentroaren aurrera begirako norabidea

    - Gizarteratzea, egile eskubideen zaintza, autofinantzaketa aukerak, bilketa orekatua,...

    • Bertsozale Elkartearen ikerketa eremua eta funtzioa
    • Mintzolaren egitekoa bertsolaritzaren inguruko bi kultur ekosistematan: bertsolaritza munduko kantu inprobisatuan eta bertsolaritza euskarazko ahozko kultur sorkuntzan

    Arratsaldez

    Nola hedatuko dugu bertsolaritza gaur egungo testuinguruan?

    • Telebistaren zentraltasunaren osteko aroa: zer eduki eta nola hedatu
    • Hedabideen eta sarearen aukerak bertsozalegoa saretzeko
    • Bertsolaritza edukiak: lehentasunak, ikuspegiak eta aukera berriak

    Zer eta nola komunikatu behar dugu esfera publikoan?

    • Esfera publikoa (barne eta kanpo komunikazioa, euskal gizartea, lankidetzak,...)

    - Bertsozale Elkartea eta bere diskurtsoaren sozializazio publikoa
    - Bertsozale Elkartearen komunikazioa. Irudia, tonua, balioak...

    Genero berdintasuna: zertan eta nola eragin?

    • Berdintasuna bertsogintzan: plazak, txapelketa, belaunaldi berrien plazaratzea edo bertso-eskoletatik plazarako jauzian azaleratzen den desoreka,...
    • Kultur mugimendu parekide bateranzko egitasmoa: elkartearen barne egituraketa eta funtzionamendua genero ikuspegitik, elkartearen diskurtsoa eta esfera publikoarekiko jarrera,...

    Azaroan

    Zer antolaketa behar du gure proiektu soziokulturalak?

    (Hau ez da iraileko tailerretan landuko; azaroko gogoetaldian zuzenean)

    • Sozializazio guneen eraketa (plaza, hedapen tresnak, feminismoa,...). Herrigintza, kulturgintza
    • Gizarte mugimenduaren egituratzea: balioak, autonomia, funtzioak, herrialdeak, soldatapekoen eta borondatezkoen arteko Bertsozale Elkartea,...
    • Bertsozale Elkartearen dimentsioa: neurriz eta erritmoz. Nola egin elkarte jasangarri bat
    • Gazteen premia eta parte hartzeko moduak