Udako barnetegia 2026, iruditan

2026/06/29
59 gazte batu dira ekainaren 22tik 25era Ondarroan egindako bertso barnetegian.

Aurten ere, urtero moduan, udako bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 59 gazte batu dira Ondarroako Zubi-Zahar Herri Ikastolan, beroari aurre eginez, bertsoa ardatz.

Ederra izan da egonaldia. Gozatu irudiekin.

Hamaika jarduera egin dituzte, tartean, bertso saioa, bertso eskolak, tailerrak, gau belak...

2026 ekaina Ondarroa. Udako barnetegia

Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira.

Ikasturte berrian gaztetxoen bertso eskolan izena eman gura baduzu, eta barnetegia moduko ekimenetan parte hartu gura baduzu, hemen aurkituko duzu informazioa. 

Ondarroa, udako barnetegia 2026