Bizkaia

2026/2027 ikasturterako bat-bateko taldeetako, edo gaztetxoen bertso eskoletako, aurre izen ematea martxan

2026/05/22
Ikasturte berrian Bizkaiko bat-bateko taldeetako izen ematea formulario bidez egingo da.

2026/2027 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeko sasoia iritsi da, eta gazteentzako aukera pare barikoa da Bizkaian dauden bat-bateko taldeetako baten izena ematea.

ZER DIRA BAT-BATEKO TALDEAK EDO GAZTETXOEN BERTSO ESKOLAK
Bat-bateko taldeak hezkuntza arautua eta bertso eskolaren arteko zubia dira. Taldeon helburu nagusia, gaztetxo bertsozaleei bertsotan egiteko aukera eskaintzea da.
Orokorrean, ikastetxeetan (LH5 eta LH6) bertsolaritza landu eta bertsozaletu diren gaztetxoei, bertsotan jarraitzeko aukera eskaintzen diegu talde hauen bidez. Horretarako, talde txikiak osatzen dira ikastetxe edota herri mailan, bertsolaritza irakaslearen laguntzaz, hezkuntza arautuko ordutegiz kanpo, bertsolaritza lantzen jarraitzeko.
Taldeetan, ondorengo helburuak ere lantzen dira, besteak beste: ikasleen euskararekiko atxikimendua sendotzea, euskara lagun artera eta giro informalera ekartzea, ahozkotasuna lantzea, jendaurrekotasuna lantzea…
Bizkaiko bat-bateko taldeetan parte hartzen duten gaztetxoek, gainera, Elkarteak antolatzen dituen aisialdi jardueretan, eta plazaratzearekin lotutako ekintzetan, parte hartzeko aukera dute.

 

2026/2027 IKASTURTEKO AURRE MATRIKULA
Ikasturte berrirako aurre-matrikula zabaldik dago, eta web gune honetako formulario bidez egin behar da. Albistearen beheko aldean aurkituko dituzue 2026-2027 ikasturterako Bizkaian aurreikusten diren taldeak. 

Izena formulario bidez eman behar da: hemen

OHAR GARRANTZITSUAk:

  • Hiru motatako taldeak daude (koloreka bereiztuta):
    • Herri mailako taldeak (zuria): zehaztutako baldintzak betetzen dituen edonork eman dezake izena
    • Ikastetxeetako taldeak (berdea): orokorrean, hezkuntza arautuko ordutegiz kanpokoak badira ere, ikastetxe bati lotuta egoten dira, eta beraz, ikastetxe horretako ikasleei zuzenduta daude. Kasu batzuetan, izen ematea ere ikastetxearen bitartez egingo da.
    • Elkarteak kudeatzen ez dituenak (larrosa): bertso eskolek zuzenean kudeatzen dituzten taldeak dira. Kasu hauetan, Elkarteak bitartekari beharra baino ez du egingo. Hau da, zabalkundean lagunduko du.
  • Zerrendako talde batzuk egonkortuta daude dagoeneko, eta aurreko urteetako eguna eta ordua mantenduko dute.
  • Beste kasu batzuetan, ordea, talde proposamen berriak dira, eta beraz, izan daiteke asteko eguna eta ordua zehaztuta izatea edo ez. Horrez gain, matrikulazio kopuru minimoa ez bada lotzen, ez dute aurrera egingo. Ez badute aurrera egiten aurre-matrikula egin dutenei, beste aukera batzuk eskainiko zaizkie.
  • Iraileraren erdi aldera bitarte, izan daiteke beste talde aukeraren bat sortzea. Horrela bada, zerrenda eguneratuko dugu.

Ondorengoak dira 2026-2027 ikasturterako aurreikusten ditugun taldeak:

 

2026-2027 ikasturterako bat-bateko taldeakZalantzak Z

Zure inguruan ez badago talderik, eta interesa baduzu, galdetu bertsolaritza irakasleari edo ipini Elkartearekin harremanetan.

Bizkaiko Bertsozale Elkartea:

  • Eposta: bizkaia.hezkuntza@bertsozale.eus
  • Telefonoa: 946812711