Lea-Artibai taldeak irabazi du XXX. BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa

2022/11/21
Zornotzako Zelaieta zentroan izan da gaur BBK sariketako lehenengo finalaurrekoa, Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeen artean. Lea-Artibai taldea sailkatu da finalera

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehengo finalaurrekoa jokatu da gaur Zornotzan Lea-Artibai eta Uribe Kosta taldeen artean. Lea-Artibai taldeak batu ditu puntu gehien eta beraz, finalera sailkatu da.

Zornotzako Zelaieta zentroan jokatu da saioa eta oso giro onean joan da.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

• 18 urtera artekoetan:

• Lea-Artibaitik: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga

• Uribe Kostatik: Naroa Jaio, Maialen Lago eta June Diaz

• 24 urtera artekoetan:

• Lea-Artibaitik: Enare Muniategi, Bittor Altube eta Garazi Navarro

• Uribe Kostatik: Peio Lago, Peru Irastorza eta Paule Loizaga

 

2022-11-21 BBK Zornotza

 

Gaurko saioko aurkezlea Xabier Irakulis izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.

BBK sariketako hurrengo finalaurrekoa asteazkenean jokatuko da, Barakaldoko Hizkuntza Eskolan Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean.

Finala, berriz, abenduaren 1ean izango da BBK Salan.