BBK Sariketako finala eta urteurren jaia ospatuko ditugu eguenean

2022/11/28
Lea-Artibai eta Durangaldea taldeak heldu dira aurten finalera; ostean, jaia eta bertso saioa egongo dira.

guen honetan, abenduaren 1ean, 18:00etatik aurrera, jokatuko da Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren finala BBK Salan (Bilbon). Azaroaren 7an hasi zen aurtengo bertsolari gazteen sariketa Markina-Xemeinen. Ordutik 4 kanporaketa eta 2 finalaurreko joan dira, eta Lea-Artibai eta Durangaldea taldeek lortu dute finalera iristea. 8 eskualdek hartu dute parte aurten ere, eta saioak ikastetxeetan eta udal eraikinetan egin dira.

2022-11 BBK Sariketa

Aurten, gainera, 30 urte beteko ditu sariketak eta hori ospatzeko BBK Salan bertan jaia egingo dugu. Jaian, besteak beste, eskualde bakoitzeko bertsolari batek kantatuko du. Ondorengoa izango da eguneko egitaraua:

Saiora etortzeko dei berezia egin gura diogu publikoari, urte hauetan guztietan egindako bidea merezi duen moduan ospatzeko. Sarrera doakoa izango da.