Bizkaia

Lan eskaintza: administrari teknikaria

2022/07/19
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Administrari Teknikaria behar du. Proposamenak jasotzeko azken eguna abuztuaren 24a izango da.

Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen administrazio eta kudeaketa lanak egitea.

Eginkizun nagusiak
Hauek dira, BBEko arduradun orokorraren aholkularitza eta gidaritzapean, zein gainontzeko herrialdeetako lankideekin elkarlanean, gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:

  • Elkartearen egoera ekonomikoaren inguruko informazioa eguneratuta izan.
  • Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko lanak egin: harremanak erakunde publikoekin eta ikastetxeekin, aurrekontuak prestatu, fakturazioa…
  • Elkarteko proiektu orori dagozkion idazkaritza lanak: txapelketak eta bestelakoak.
  • Hezkuntzako lan-taldearen kudeaketa.
  • Diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa.
  • Altxortegiaren jarraipena (zordunen jarraipena, ordainketak…).
  • Bestelako idazkari lanak.

Eskatzen da

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa…) edota eskarmentua antzeko lanetan.
  • Euskara maila altua (EGA edo baliokidea).
  • Informatika ezagutzak: Ofimatika (excel maila altua, word…), drive, internet, posta elektronikoa…
  • Gida baimena eta ibilgailua.

Lanpostuan jarduteko gaitasunak/ konpetentziak

  • Harremanetarako, komunikaziorako, gaitasuna.
  • Talde lanean beharra egiteko gaitasuna.
  • Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa.

Kontuan hartuko da

  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza.
  • Herri mugimenduetan eskarmentua.
  • ERP kontable batekin lan egin izana.

Eskaintzen da

  • Lanaldi osoko kontratua Durangoko egoitzan.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2022ko urria.
  • Soldata: urtean 31.645,32€ gordin.

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2022ko abuztuaren 24rako ondorengo helbidera:
bizkaia@bertsozale.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 94 681 27 11 telefono zenbakira.