Iradi Barrenetxea da 2026ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

2026/05/30
Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira asteburuan Aulestin; barikuan eta zapatuan 200na gazte batu dira bertsoen inguruan.

Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finalak eta bat-bateko finala jokatu dira atzo eta gaur artean Aulestiko frontoian. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. 

Gaur goizeko 10:00etan ia 200 gazte batu dira DBH eta batxilergoko idatzizko finala jokatzeko (behean sarituen berri). Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin dituzte aurrekanporaketak. Horrez gain, barikuan LH5 eta LH6. mailakoen finalak jokatu ziren. Ikusi hemen.

2026-05-30 Aulesti, Eskolartekoa

Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistak. Aurten 39 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:

  • Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo)
  • Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
  • Helene Yerga Bollegi (Bermeo)
  • Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
  • Izaro Pagalday Aburto (Zornotza)
  • Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
  • Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

 2026-05-30 Aulesti, Eskolartekoa

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Iradi Barrenetxea eta Jon Abasolo izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Iradi Barrenetxeak  batu ditu puntu gehien eta 2026ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak ipini dio txapeldunari.

2026-05-30 Aulesti, Eskolartekoa

Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren13an, 11:30ean, Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.


Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Etxahun Lekue Etxebarria aritu da. Epaimahaia Beñat Romero MaguregiAinhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazuk osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.


Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da frontoian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:


Idatzizko sariketako saridunak:

DBH1

  • 1. Saria: Aiotz Loiola (Dima-Arratia institutua.)
  • 2. Saria: Malen Alvarez (Mungia-San Predo institutua)
  • 3. Saria: Alaitz Lekunberri (Lemoa-Eguzkiza Meabe)

DBH2

  • 1. Saria: Ane Makazaga (Zornotza-Andra Mari Ikastola)
  • 2. Saria: Garazi Otzerinjauregi (Iurreta-Juan Orobiogoitia BHI)
  • 3. Saria: Irati Labajos (Bermeo-Eleizalde ikastola)

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  • 1. Saria: Peru Cristoba (Deria-Txorierri BHI)
  • 2. Saria: Emila Zabala (Mungia-Larramendi ikastola) 
  • 3. Saria: Aritz Gortazar (Galdakao-Eguzkibegi ikastola)

2026-05-30 Aulesti, Eskolartekoa

 

Zorionak eskolarteko parte hartzaile guztioi!