2026ko Bizkaiko idatzizko 5. eta 6. mailetako Eskolarteko finalak jokatu dira gaur, Aulestin
Bizkaiko eskolarteko 5. eta 6. mailetako bertso idatzien finalak jokatu dira gaur Iurretako frontoian, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Bariku arratsaldeko 18:00etan, 200 parte hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko herriko frontoian. Finalera heldu ahal izateko, apirila eta maiatzean zehar, herri eta eskualde mailako aurre-kanporaketak jokatu dituzte finalistek. (saridunak behean)
Ordubeteko tartea izan dute gaztetxoek proposatutako ariketak egiteko. Ostean, beraiei egokitutako bertso saioa izan dute. Bertsolariak Enara Gallastegi, Irune Basagoiti eta Peio Molinuevo izan dira, gai-jartzailea, berriz, Peru Vidal izan da.
5. eta 6. mailetako idatzizko saridunak:
Sari banaketa ekitaldian, hurrengoek parte hartu dute:
- Idoia Anzorandia, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea
- Josu Telleria, Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakaria
Idatzizko sariketako saridunak:
LH 5
- 1. Saria: Loiola Eola Soto. Eguzkibegi Ikastola. Galdakao.
- 2. Saria: Ander Momoitio Zabala. Ander Deuna Ikastola. Sopela
- 3. Saria: Laia Arza. Gatika eskola. Gatika
LH 6
- 1. Saria: Eihar Anzorandia. Ibaibe eskola. Barakaldo
- 2. Saria: Nere Larrauri Etxenagusia. Legarda eskola. Mungia.
- 3. Saria: Lur Momoitio. Ander Deuna Ikastola. Sopela
Bihar, maiatzak 30, DBH1, 2, 3 eta 4. mailek eta batxilergokoek jokatuko dugu eskolartekoa, 10:00etan hasita. Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala 11:30ean izango da.
Zorionak gaurko ekitaldian parte hartu duzuen guztioi!