Bizkaiko Taldekakorako izen ematea zabalik dago hilaren 21era arte

2019/01/10
Bigarrenez egingo da aurten Bizkaiko Taldekakoa; urtarrilaren 21era arteko epea dago izena emateko.

Orain urte bi egin zen moduan, Bizkaiko Taldekakoa jokatuko da 2019an ere; bigarren edizioa izango da.

Bizkaiko Taldekakoa, izenak berak dioen moduan, Bizkaia mailakoa eta taldekako txapelketa da, giro informalean jokatzen dena. Helburu nagusia Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea da, eskualde eta bertso eskolen arteko elkargune ludikoa sustatzea.

Izen ematea, zabalik

Urtarrilaren 21era arteko epea dago Taldekakoan izena emateko. Horretarako, Bizkaiko Elkartera deitu edo idatzi behar da: 94 6812711 edo bizkaia@bertsozale.eus

Edozein zalantza izanez gero ere, deitu edo idatzi Elkartera.

2017 06 03 mx 2 IMG 4107