Bizkaiko Bertsozale Elkarteko emakumeok* ere planto!

2019/03/07
Aurtengo martxoaren 8an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langile emakumeok* bat egingo dugu Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako grebarekin.

Grebarekin bat egin dugu Elkarteko emakumeok*, beraz, bihar, martxoak 8:

  • Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bulegoa itxita egongo da eta ez da zerbitzurik eskainiko. 
  • Elkarteko irakasle emakumeok* ere greba egingo dugu, beraz, emakumeok eskaintzen ditugun bertsolaritza eskolarik ere ez da egongo.