Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2019/05/06
Bihar Deustun izango da lehenengo saioa, 17:00etatik aurrera; guztira lau kanporaketa jokatuko dira eta finala Abadiñon izango da maiatzaren 25ean.

Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Bihar izango da lehenengo kanporaketa Deustuko Bidarte Kultur gunean, 17:00etatik aurrera.
Lau kanporaketa jokatuko dira:

• Maiatzak 7: Deustun, Bidarte kultur gunean, 17:00etan
• Maiatzak 8: Durangon, Kurutziaga ikastolan, 17:00etan
• Maiatzak 13: Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan, 16:30ean 
• Maiatzak 15: Getxon, Erromoko kultur etxean, 17:00etan

18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dute Bizkaiko Eskolartekoan. Bertsolariek ariketa hauek egin beharko dituzte kanporaketetan:

• Lau oinak emanda bertso bat zortziko txikian
• Berba emanda bertso bat gehienez hamarreko handian
• Ofiziotan bina bertso zortziko txikian

Saio bakoitzean parte hartzen duten bertsolarietatik, lauk aurrera egingo dute, eta horiek, ariketa hauek kantatu beharko dituzte saioaren bigarren atalean:

• Ofiziotan zortziko handian bina bertso
• Kartzelako lana: bakarka gehienez 10eko handian gai bati erantzunez

Finala, Abadiñon
Kanporaketak jokatu ostean, zortzi bertsolari pasatuko dira finalera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Egitarau zabala egongo da egun horretan:

• 10:00etan: Eskolarteko idatzizko finala frontoian
• 11:30ean: Eskolarteko bat-bateko finala
• 14:30ean: Bazkaria: frontoian
• 17:00etan: Bizkaiko Taldekako finala

2019-05-25 Taldekoa eta Eskolartekoa. Finala
Finaleko egunean egingo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, 10€-en truke.