Aurten ere, badator Plazara!

2021/10/27
Bigarren urtez jarriko dugu 'Plazara!' gazteen bertso zirkuitua martxan; izen-ematea zabalik dago azaroaren 8ra arte.

Aurten ere Plazara! Bizkaiko bertsolari gazteei zuzendutako bertso zirkuitua martxan jarriko dugu. Helburu nagusi bi ditu proiektuak; batetik, gazteen plazaratzean eragitea eta, bestetik, gazteen saretzea eta talde izaera indartzea.

Proiektuan parte hartzeko izena eman beharko da eta izen ematearen arabera antolatuko dira saioak. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak.

2020-04-19 Deustu. Plazara

Izen-ematea itxi ostean, jakingo dugu zenbat bertsolari dauden prest ekimen honetan parte hartzeko eta zozketa bidez jarriko ditugu saioak, beti ere, eskualdeko bertsolari bat egongo dela bermatuz.

Bertso-zirkuitua Bizkaiko eskualde guztietatik pasatuko da, eta hilabetean, gutxienez, saio bat egongo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da, beraz, saioa etxean hartu eta antolatzea.

Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak, eta saioak bariku iluntzeetan izango dira.

Parte hartu gure baduzu, eman izena!

Galdetegi honetan idatzitako datuak zurekin harremanetan ipintzeko erabiliko ditugu.

Izen-emate orri hau betetzeak ondorengoa esan gura du: baimena ematen diozula Bizkaiko Bertsozale Elkarteari:

  • Zure datuak Plazara! ekimenaren kudeaketan erabiltzeko
  • Saioen argazkietan eta bideoetan agertzeko

Izen ematea azaroaren 8ra arte egongo da zabalik. Parte hartzaileen adin tartea 1996-2003 urte artean jaiotakoena izango da.