GRAL Saria 2023

Deialdi honen bidez bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute Bertsozale Elkarteak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.

Ikertzaile gaztearen edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta bertsolaritza ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan Gradu Amaierako Lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA HEMEN]