Ikerketa deialdiak

Beste zenbait erakunderekin elkarlanean ikerketa deialdiak antolatzen ditugu, bertsolaritzaren azterketa bultzatzeko: ikerketa kontratuak, proiektu sariak, Gradu Amaierako Lanak saritzeko deialdiak...

Hauek dira egun martxan dauden ikerketa deialdiak:

EHU/UPVko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlan bide luzea egin dugu. Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez lehendabizi; zehazki, 2013an landatu genuen gerora hainbat ikerketa erein dituen lehen hazia. Lehen ikerketa kontraturako deialdia egin zen orduan, eta gerora Mintzola Fundazioa desegin arte, hainbat ikerketa mota babesteko eta bultzatzeko deialdiak egin dira: Proiektu Sariak edota GRAL Sariak, kasu. Bertsolaritza ez ezik, ahozko kultur sorkuntza aztertzeko ikerlanak zituzten helburu deialdiek.

Fundazioa desegin bada ere, Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren ikerketak sustatzen jarraituko du UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin abiatutako bidea mantenduz, besteak beste.

Euskaltzaindiarekin ere lankidetzan ari da Bertsozale ElkarteaEuskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko ditugu elkarlanean bi erakundeok; eta tartean, bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa deialdia jarri dugu martxan.