Bertsotruk 2017-2018
Jada hirugarren urtea bete du helduen bertso-eskolen arteko harremanak handitzea helburu duen ekimenak. Irailaren 30ean Seguran gauzatutako Bertso Eskolen Egunean aurkeztu da.
Bertso-eskolen arteko harremana sendotzeko bidean aurrera eginez, bertso-eskolen arteko desafioak egingo dira aurten ere Bertsotruk egitasmoaren baitan.
21 taldek eman dute izena eta horiekin zortzi multzo egin dira. Multzo horietako bertso-eskoletako bakoitzak bere multzoko bertso-eskolarekin zehaztuko du hitzordua eta formatua.
Hauek izango dira parte hartuko duten bertso-eskolak:
- Markina-Xemein eta Leitza/Lekunberri
- Erniarraitz eta Sakana
- Oñati eta Enkarterriak
- Bortziriak, Durangaldea eta Lasarte-Oria
- Barañain, Iruñea, Elorri eta Zarautz
- Aramaio, Gernika-Lumo eta Irun
- Gasteiz, Harituz eta Debagoiena
- Mungia/Larrabetzu, Aitziaren gorraizia eta Mutriku