Bertso Eguna 2023
Urtarrilaren 28an izango da Azpeitian.
Hauxe da 2023ko Bertso Eguneko plana:
- 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin.
- Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egingo dira zenbait elkartetan: Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan. Gainera, gustu guztiak asetzeko moduan, mota ezberdineko bertso saioa eskainiko da horietako bakoitzean: libreko saioak, gaiekin osatutakoa edota bertso saio musikatua.
- Libreko saioetan: Jone Uria eta Sustrai Colina; Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza; eta Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga.
- Bertso saio musikatuan: Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Gaztelumendi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal; musikaren ardura izango dute Gari Otamendik eta Ixak Arrutik.
- Ematen zaizkien gaiei erantzunez ariko dira, berriz, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo.
Azken bi saio horietan ariko dira gai jartzen Imanol Artola Felix eta Ane Ezenarro.
Erosi bertso bazkarietarako eta afari eta afalosteko saiorako txartelak hemen
- Arratsaldean poteoa izango da.
- 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalostean izango da bertso ekitaldia Elikagunean bertan: Eñaut Martikorena eta Maialen Lujanbio ariko dira librean; gaiak jarrita, Ane Labaka, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles; eta bertso jarriekin, Aissa Intxausti, Ander Fuentes Itturri, Joanes Illarregi, Josune Aramendi eta Xabat Illarregi. Gai jartzen ariko dira Ane Ezenarro eta Imanol Artola Felix.
Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren laguntza izango du Bertso Egunak.