"What is bertsolaritza?" aurkeztuko da gaur arratsaldean

2018/12/04
Jarraitu aurkezpenaren eta ekoizpenaren nondik norakoak www.mintzola.eus gunean eta sare sozialetan.

Nazioartean bertsolaritza ezagutzera emateko helburuarekin egindako ikus-entzunezkoa da What is bertsolaritza? Ordu erdi eskaseko ekoizpenak bertsolaritza zer den azaltzen du ingelesez eta azpitituluak ditu euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Ikus-entzunezkoarekin batera bertso bilduma bat ere prestatu da.

Gaur aurkeztuko dugu Donostiako Tabakaleran, 18:30ean, Mintzola Ahozko Lantegiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak lankidetzan sortutako ekoizpena: jarraitu adi, www.mintzola eus eta sare sozialetan.