Urteko lehen BertsoZalea, kalean

2019/01/21
2019an izango diren egitasmoetako zenbait aurreratzen ditu aleak. Horien artean egutegiko lehen ekitaldi seinalatuetako baten xehetasunak ere bai: urtarrilaren 26an Barañainen ospatuko dugu Bertso Eguna.

2019-01-21Urte berri ona opaz dator urtarrileko BertsoZalea; eta oparoa izango da behintzat emankortasun aldetik. Bakarkako hiru bertsolari txapelketa, taldekako bat, Eskolartekoa, Bertso Udalekuak, EHUko Uda Ikastaroak... eta egitasmo horien guztien artean lehenetakoa izango da Bertso Eguna. Berripaperaren 200.zenbakiak egitasmoaren inguruko xehetasunak dakartza. Egun osoko plan proposamena egin zaie bertsozaleei urtarrilaren 26rako, Barañainen, eta arratsaldeko saiorako sarrerak zein bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa ere ari da azken asteetan zer esana ematen eta ikerketaren emaitzetako batzuk aletu ditu berripaperak. "Seguraski, bertsolaritzak inoiz baino jarraitzaile gehiago" dituela ondorioztatu dute ikertzaileek eta horren arrazoietako batzuk argitzen ditu aleak.

Aitor Larretak puntua jarri dio Pello Basurtori eta Koplek eta Poto-Finixak biribilduko dute alea. Irakurri nahi?

Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikotik ateratako zenbait ondorio ere aletu ditu berripaperak.