Sortzaileei zuzendutako Lanku Beka, maiatzeko BertsoZalean

2018/05/23
Gainera, 194. zenbakian, gazteei zuzendutako bi egitasmoen ingurukoak bidu dira: batetik, Araban gauzatzen den Bertsoa Bizi Gazte ekimena eta, bestetik, 30 edizio bete berri dituen Eskolartekoa.

Loratu da maiatzeko BertsoZalea, eta petalorik ez zaio falta. Atera zaion lehena Lanku Bekarena eta, gerora, barruan sortu direnak, kimu berriak dakartzan Bertsoa Bizi Gazte eta Eskolartekoa.

Lanku Bekaren bigarren deialdia martxan da. Sortzaileei zuzendutako saria da, haiek proposatutako emanaldia taularatzeko aukerak ematen dituena. Ekainaren 15era bitarte izango da proiektuak aurkezteko aukera. Iaz egin zen lehen ahalegina eta uzta arrakastatsua izan zen, bertatik atera baita egun herriz herri dabilen Erradikalak gara, Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen ikuskizuna.

Araban gauzatzen ari den Bertsoa Bizi Gazte ekimena ere hizpide du ale berriak. Horretarako Julen Zulaika egitasmoaren koordinatzailearen hitzak jaso ditugu: "Bertsolaritza lehen hezkuntzan lantzen da ia gehienetan eta bertsotarako pausoa, hizkuntza hautua eta antzerakoak nerabezaroan egiten dira". Hortik sortu zen Bertsoa Bizi Gazte ekimena itxuratzeko beharra, eta proiektuaren xehetasunak emango dizkigu Zulaikak. Aldameneko orrian gazteei zuzenduriko beste ekimen bat, baina gaztetxoei zuzendutakoa izan arren, ekimenak berak urte batzuetako eskarmentua badu: 30 edizio egin berri baititu Euskal Herriko Eskolartekoak.

Eta nola ez. Txaber Altubek botatako bertsoa azalean, Josu Sanjurjok Saioa Alkaizari jarritako puntua eta kopla eta potofinixak ere ez dira falta maiatzeko BertsoZalea berripaperean.

Ekainaren 15era bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak Lanku Bekako bigarren deialdian..