Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalari begira, Bertsoa.eus atarian

2019/03/20
Arabako Bertsolari Txapelketakoak ere jasoak ditu sareko plaza digitalak; Dulantziko finalerdietan entzundakoak eskaini ditu webguneak.

Larunbatean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasunan. Oraindik ere bada sarrerarik bertsolarien jarduna bertatik bertara jarraitu nahi duenarentzat, baina Bertsoa.eus atarian ere ikusi ahal izango da zuzenean. Pasa den astean elkartu ziren parte-hartzaileak aretoan bertan, eta Bertsoa.eus atariko kamerak ere han izan ziren bertsolarien iritziak eta asmoak biltzeko.

Arabako Bertsolari Txapelketa ere finalaren atarian dago: azken finalerdia gauzatu zen pasa den larunbatean Dulantzin, eta hango bertsoaldiak jada entzungai daude webgunean.

Bizkaiko Taldekakoa, Plazatik Gaztetxera, Hitzetik Hortzera eta beste hainbat egitasmo ere hizpide, Bertsoa.eus atarian aste honetan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalistak.