Maiatzaren 7rako, txandak osatuta

2015/04/14
Atzo bete zen bertso-udalekuetan izena emateko epea.

Martxoaren 9an hasitako izena emateko prozesua amaitu da, eta aurtengo udan ere haur ugarik gozatuko dute bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz.

Txandak atontzeko ordua da orain. Maiatzaren 7a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei. Ondoren, erreserba baieztatzeko ordainketa epea zehaztuko da.

9-18 urte bitarteko haurrek hartuko dute parte bertso-udalekuetan, Irañeta, Maule, Muxika, Orio eta Zuhatza herrietan. Uztailean eta abuztuan izango dira, eta hainbat ekimen burutuko dira bertsolaritzaz gozatu, tokian tokiko eragileak ezagutu eta beste herrialdeetako lagunak eginez: bertso afariak, kantaldiak, txangoak, showak, udalekuetako diskoa,...

Iazko bertso-udalekuetan, Zuhatzan