Igorreko San Josetako jaialdia eta Amasa-Villabonako "Bertsoz Bertso" saio berria Hitzetik Hortzeran

2014/03/27
Bi jaialdi izango ditugu igandean Hitzetik Hortzera telebista saioan. Igorren San Josetan urtero egin ohi duten jaialdia eta Amasa-Villabonan "Bertsoz Bertso" lelopean egin berri den saio berria. Igorren Igor Elortza, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Uxue Alberdi, Xabier Silveira eta Unai Iturriaga kantuan bi gai-jartzailerekin, Illart Gumuzio eta Irati Astondoarekin. Amasa-Villabonan Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Andoni Egaña, Jon Maia eta Alaia Martin, Ion Zalduaren gidaritzapean.

Hitzetik Hortzerako taldekideek jaialdietako agurrei buruz galdetu diete bertsolariei: ze garrantzia duen, zertarako baliatzen duten, noiz prestatzen duten… Igor Elortza, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi eta Amaia Agirrek erantzun dituzte galdera horiek.

Duela zazpi urteko Igorreko bertsoaldi bat berreskuratu du Hitzetik Hortzerak Xenpelar Dokumentazio Zentroko artxibotik. Arratiako bertso-eskolak antolatuta, 22 urte dira San Josetako saioa egiten dutela eta 2007an lehenengo aldiz egin zuten kultur-etxean. Joxe Agirrek bikain erantzun zituen ez-ohiko moduan jarritako puntuak…

Hitzetik Hortzera, igandean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1-en.

Andoni Egaña Amasa-Villabonako "Bertsoz Bertso" saio berrian kantari