Hogei txanda, hamaika oroitzapen

2017/11/20
Bertso Udalekuen urteurren biribila ospatzeko bildu ginen atzo Amurrion egitasmoan hezitzaile lanetan aritu diren hainbat lagunekin.

Hazparnen egin zen lehen Bertso Udalekua 1998an, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Uda Leku Elkarteak antolatuta. Hala 20 urte ez, baina 20 txanda egin ditu egitasmoak. Ibilbide honetan, hasieran udalekuetaz gozatu zuten hainbat gazte, hezitzaile bihurtu dira gerora eta atzo elkartu ginen bide hori elkarrekin ospatzeko.

Amurrion Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa zegoela baliatuta, hezitzaile aritutako lagunak bazkaltzeko elkartu ginen han bertan. Ondoren, Bañueta kiroldegira gerturatu ginen txapelketako saioa jarraitu asmoz.

 

Bertso Udalekuen urteurrena ospatzeko hainbat lagun elkartu ginen Amurrion. / XDZ