<!DOCTYPE html> Finalaurreko bertsoak eta finalisten hitzak, Hitzetik Hortzeran — Bertsozale Elkartea

Finalaurreko bertsoak eta finalisten hitzak, Hitzetik Hortzeran

2015/12/11
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren baitan, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren botatako bertsoaldiak bildu ditu telebista-saioak. Gainera, finalistekin izan da Ilunben bertan, azken hitzorduaren aurretik.

Abenduaren 19an egingo da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, eta Alaia Martin, Unai Agirre, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" sailkatu dira azken saiorako. Zortzikoteak finalera begira duen gorputzaldiaz hitz egingo dio Hitzetik Hortzerari. Bestalde, Zarautzen, Tolosan eta Eibarren botatako bertsoaldiak ere laburbilduko ditu saioak.

Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB 1en. Eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian. 

Astelenan izan zen azken finalaurrekoa