<!DOCTYPE html> Egun osoko plana larunbatean Portugaleten — Bertsozale Elkartea

Egun osoko plana larunbatean Portugaleten

2016/09/15
Bizkaiko hirian antolatu du Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak Bertso Eskolen Eguna. Eguerdian hasi eta iluntzera arte luzatuko da eguna; tartean, ikasturte honetako Bertsotruk aurkeztuko da.

Portugaletek hartuko du Bertso Eskolen Eguna larunbat honetan; eta behar bezalako ospakizuna egiteko, plan ederra osatu du Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak.

12:00etan hasiko da eguna bertso eskolentzat. El Solar plazan bildu eta tokiko bertso eskolak girotuta ekingo zaio poteoari. 14:30ean egingo da bazkaria merkatuan eta, arratsaldean, 17:30ean, Bertso Trama eskainiko dute Miren Amurizak eta Odei Barrosok. 19:00etan Bertsotruk aurkeztuko da. Iaz hasitako bertso eskolen arteko desafioek balorazio ona izan dute eta aurten ere egitasmoari segida ematea erabaki dute Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeko kideek; Portugaleten ezagutaraziko dira bertso eskola parte hartzaileak eta osatutako multzoak. 19:30ean, bertso-poteoari berrekingo zaio eta, ondoren, Aneguriak hartuko du lekukoa kontzertua eskainiz.

Bazkarirako azken txartelak oraindik ere eskura daitezke www.bertsosarrerak.eus atarian, 15 euroren truke. Bertsotruk egitasmoan parte hartu behar duen bertso eskola bakoitzak bazkarirako bina txartel izango ditu. Anima zaitez!

Euskal Herriko hainbat bertso eskola bilduko dira larunbatean Portugaleten.