Deustuko Elorri bertso eskolakoekin izan da Bertsoa

2019/02/20
Gainera, Astigarragako eta Lasarte-Oriako bertsoaldiak ere entzungo ditugu aste honetan sareko plazan.

Elorri bertso eskolakoekin elkartu da Bertsoa.eus Deustun (Bilbo): bertso eskolaren ibilbideaz gain, Aferak bertso dinamikaren ingurukoak ere ekarri dituzte bertso eskolako kideek. Aste honetan entzungo dugu haiekin izandako solasaldia.

Bestalde, bertso ugari izango ditugu entzungai; Astigarragako eta Lasarte-Oriako bertso saioetakoak ez ezik Arabako eta Nafarroako bertsolari txapelketetako aleak ere eskura izango ditugu.

Txapelketon berri, Abra Sariketaren gainekoak, agenda eta Hitzetik Hortzerak aste honetan ekarriko duena ere jakingo dugu Bertsoa.eus sareko plazan.

Elorri bertso eskolako kideak.