Bertso Egunerako dena prest

2015/01/31
Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldirako 200 bat sarrera geratzen dira. Kursaaleko leihatilan eskuratu ahal izango dira. Leihatila arratsaldeko 16:00etan zabalduko da.

Bretxatik hasi beharrean Sarriegi plazan emango zaio hasiera eguerdiko 12:00etan Bertso Egunari. Kalez kale hainbat bertsolari arituko dira kantuan goiz partean Donostiako alde zaharrean.

Arratsaldean 18:00etan hasiko da Kursaaleko ekitaldia. Arratsaldeko ekitaldirako 200 bat sarrera geratzen dira, Kursaaleko leihatilan eskuratu ahal izango dira. Arratsaldeko 16:00etan irekiko da leihatila. Kursaal-eko ateak 17:00etan zabalduko dira.

Festari amaiera bikaina emateko afaria eta festa izango da Manteo Kiroldegian. Afarirako sarrerarik ez da geratzen.

Donostiara gerturatzerik ez duzuenok arratsaldeko ekitaldia zuzenean  www.bertsoa.com atarian ikusteko aukera izango duzue. EITBk grabatuko du eta gaueko 22:30ean eskainiko du osorik ETB1 katean.

Igande bazkalostean Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldiaren laburpena eskainiko du Hitzetik Hortzerak  ETB1en.