Bertsolaritzaren transmisioa, hilabete honetako BertsoZalean

2015/10/13
"Gu ere bertsotan" egitasmoak eta bertso-eskolek ekin diote ikasturte berriari.

Pasa den ostiralean argitaratu zen BertsoZalearen 167.alea. Gu ere bertsotan egitasmoak eta bertso-eskolek hartu dute zenbaki honen azala. 25 urte bete dira Bertsozale Elkartea ikastetxeetan bertsolaritza eskaintzen hasi zenetik; egun, 22.500 ikaslek lantzen dute bertsolaritza ikasgeletan.

Bertso-eskolek ere ematen dute bertsolaritza lantzeko eta bertsozaletasuna kutsatzeko aukera; euren eguna ospatuko dute Agurainen datorren azaroaren 14an. Egunaren inguruko xehetasunak dakartza BertsoZaleak.

Udazkenean burutuko diren beste zenbait jardueren inguruko informazioa ere badakar hilabete honetako aleak: batetik, larunbatean Baigorrin burutuko den Hernandorena sariketa; bestetik, Leonen ospatu diren eta Bartzelonan ere egingo diren kantu inprobisatuaren jardunaldiak; eta azkenik, Lanku Kultur Zerbitzuen udazkeneko eskaintza.

Puntua jarrita, Koplak eta Poto-Finixa atalekin birbildu du BertsoZaleak 167.alea.

BertsoZalea berripaperaren 167.alea