Ikastetxeen ebaluazio galdetegia 2015-2016 ikasturtea

"Gu ere bertsotan" proiektuan parte hartu duzuen ikastetxeoi zuzendutako ebaluazio galdetegia da. Betetzeko sakatu hemen

Gu ere bertsotan

Bertsozale Elkartearen oinarri nagusietako bat da "Gu ere bertsotan" proiektua, ikastetxeetan bertsolaritza lantzeko. Ekimena 1985ean abiatu zen Nafarroan, eta egun euskararen lurralde osoan LHko ikastetxe gehienek hartzen dute parte.

2016-17 ikasturtean ere Euskal Herriko haur eta gaztetxo askok aukera izango dute bertsolaritza eskola orduetan lantzeko. Hain zuzen ere, ikasturte honetan 25.000 bat haur eta gaztetxok landuko dute bertsolaritza ikastetxeetan. Osotara, Euskal Herriko 400 ikastetxek baino gehiagok hartuko dute parte programan eta 46 irakasle ari dira zeregin horretan lanean.

Mundu bat bertsoProiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma Lehen Hezkuntza (Lanku  S.L, 2008) lanean biltzen da eta oinarrizko material didaktikoa Mundu bat bertso argitalpenak osatzen du (Lanku S.L, 2016).