Bertsoa sutan, sarreren zozketa

2020/10/09
Urriaren 17an bertso saioa egingo dugu Chillida Lekun, Hernanin, 17:00etan. Bertsozale Elkarteko bazkideon artean, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

Saio berezia izango da Bertsoa sutan. Sukaldariek gastronomiari lotutako prozesu ezberdinen azalpenak emango dituzte, eta bertsolariak sukaldaritzari lotutako prozesu hauek bertsogintzara ekartzen saiatuko dira, gai jartzaileak lagunduta. Gainera, parte-hartzaileek sukaldariaren prozesua streaming bitartez ikusi ahal izango dute, mugikorrak erabiliz.

Saioaren ondotik afaltzen geratzeko aukera ere izango da: Chillida Lekuko Lurra Café jatetxeak egun honetarako bereziki diseinatutako afari bat eskainiko du jende kopuru mugatu batentzat. Ikusi menua, hemen.

Euskal Sagardoak eta Getariako Txakolinak babesten dute saioa.

Sarrerak eskuragai: www.museochillidaleku.com atarian.

Hartu parte zozketan!