Urriak 17 - Chillida Leku. Afaria

Txartelak: www.museochillidaleku.com

 

Afalaurrekoak

Euskal Herriko askotariko gazten dastaketa

  • Iparraldeko Biok
  • Ossou Irati
  • Hernaniko Telleri Zahar baserriko Idiazabal gazta
  • Zeraingo urdina
  • Hernaniko errege sagarrezko gozoki ekologikoa
  • Mokadu artisauak
  • Lezoko Kuskurro ogi artisaua

 

Lehen platera

  • Pulpo broxeta Robata erara, Arabako patata txikiarekin eta romesco saltsarekin
  • Bieira broxeta Robata erara, onddoekin eta Hernaniko Karabeleko belar fresko ekologikoen saltsarekin

 

Plater nagusia

  • Hezurgabeko behi txuleta parrilan, labean erretako barazki ekologikoekin, gisatutako Nafarroako piper pikilloekin eta Hernaniko Karabeleko micromezclum entsalada ekologikoarekin

 

Azkenburukoa

  • Valrhona txokolatezko tartaleta belar limoidun merengearekin

 

Edaria eta kafea barne

 

40€ euro

BDB gaur

2019-10-24 Gasteiz

Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre

I. Viñaspre
Aspaldian zaitut ezaguna
baina ez nago hargatik hemen
elkarrizketa egin nahi dizut
eta sakona nabarmen
beraz potente hasi gaitezen
beste ezer baino lehen
esan mundua zertan aldau den
ta onerako izan den.

M. Lujanbio
A ze nolako ametrailadora
etorri ta dena tira!
Gu izkutuan bizi izan gara
pekatu baten guztira
ez dira publiko izan gure
gustu ta gure desira
aldatu dena: orain gazteak
lotsagabeago dira.

I. Viñaspre
Lotsagabeagoak direla
hori gauza nabarmena
gauza ederra izaten baita
pertsonaren askapena.
Zehaztuko dizut ba galdera
bada behar zenuena:
zertan aldatu egin da bada
zuen aldarrikapena?

M. Lujanbio
Lehen azalaren desira zena
larrutik ordain zitekeen
“Gaizkile ta alferren legea”
Franco bizi zen dena den.
Gaur egun dena da libreago
eta eiten det hasperen
gaur egun dena da libreago 
itxura baten bederen.

I. Viñaspre
Beraz bakarrik dugu itxura
espejismoen islada
edo askatasunak sortu du 
gazteengana zirarra.
Azken galdera egingo dizut
ta luzatu zaitez hara:
hobera goaz baina oraindik
zertan aldatu behar gara?

M. Lujanbio
Ezin ba esan iritsi denik
nik lehen nuen helburua
sexualitate ta askatasun
beti izan da gudua.
Nahiz ta onartugo dagoen dena
ta igo ezkontza kopurua
ez dakit benetan askatu den
gorputza eta burua.

Lizarralde, Jose Manuel "Urkiolegi"

Jaio 1872-10-24

Azkoitian (Iraolatza-torre baserrian) jaio eta bizi izan zen. Antonia Garaterekin 1896an ezkondu eta Urkiolegi baserrian jarri ziren bizitzen. Sindicato Libre zeritzan taldeko partaide izanik, baserr...

Irusta, Juana Manuela

Hil 1882-10-24

"Juana Manuela Irusta Egia bertsoak kantatzen ibili zela gauza jakina da. Hark kantatzen dituen bertsoetan behin eta berriz aipatzen da izena. Harren senarra famatua zen, "Asteasuko itxua" esaten zitz...

Gitarra zahartxo bat det / Kantari euskalduna

Kantari euskalduna du bere izenburua.