Bertso Udalekuak: agur, Orio!

2018/07/13
12 eta 13 urte bitarteko gazteak izan dira kostaldeko herrian astebetez. Gaur Itxaspe baserritik etxerako bidea egingo dute, bizkar-zorroan hainbat oroitzapen bilduta.

Zumaiara txangoa, jolasak, bertsoak... astebetek askorako eman die Orion (Gipuzkoa) bildutako ia 40 lagunei. Uztailaren 7an iritsi ziren Itxaspe baserrira eta han izango dira gaurko egunera arte.

Asteazkenean ohiko bertso afaria egin zuten eta horretarako Amets Arzallus eta Eli Pagola bertsolariak batu zitzaizkien.

Duela bi egun, Irañetan
13 eta 14 urte bitarteko gazteak Irañetako (Nafarroa) Bertso Udalekuetan dabiltza asteartetik, eta han izango dira datorren ostegunera arte. Gerora egokituko zaie txanda Muxikako (Bizkaia), Idauze-mendiko (Zuberoa) eta Zuhatzako (Araba) udalekuei. Oraindik opor-egun asko ditugu aurretik!

Amets Arzallus eta Eli Pagola bertsolariak Orion izan diren gazteekin.