Bertso Egunaren bilakaera, Bertsoan

2019/01/23
50 edizioetako bertso bilduma osatu du bertsolaritzaren plaza digitalak. Egunotako jarduna ere jaso du, eta Getariako eta Tolosako jaialdietako hautaketa eskainiko du aste honetan atariak.

Larunbatean ospatuko da Barañainen 50.Bertso Eguna. 1968an egin zen lehena eta urteotan izandako bertsoaldiekin kronika laburra osatu du Bertsoa.eus atariak.

Plazatik plazara ere ibili dira Bertsoa.euseko kamerak, nola ez; Getariako eta Tolosako jaialdietako bertsoak jaso dituzte, eta egun euritsuotan aterpean eta etxeko goxotasunean bertsoaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko datozen egunetan atariak.

Horretaz gain, hamaika kontu: Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketen ingurukoak, agenda, Hitzetik Hortzeraren aurrerapena,...

Getariako jaialdiko bertsoak ikusgai aste honetan bertsoa.eus atarian.