Berrogeialdian, etxetik lanean

2020/03/23
COVID-19ak eragindako egoera dela eta, gurekin e-postaz harremanetan jartzeko gomendioa egiten dizugu. Aurrez aurre laster elkar ikusiko, entzungo, hitz egingo dugulakoan… zaindu!

Bertsozale Elkartea osatzen dugun sei elkarteok, Xenpelar Dokumentazio Zentroak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek lanean segitzen dugu baina etxetik, osasun agintariek hartutako neurriak jarraituta.

Hala, Andoaingo, Amasa-Villabonako, Durangoko, Gasteizko, Iruñeko, Tolosako eta Senpereko gure egoitzetan aurre aurreko arreta zerbitzua ezin emango dugunez, gurekin harremanetan jartzeko e-posta erabiltzea gomendatzen dizugu.

Laster aurrez aurre egoteko moduan izango garelakoan...laster arte!