Apirileko BertsoZalea irakurri al duzu?

2018/04/23
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak eta Hitzetik Hortzera ditu mamitzat hilabete honetako aleak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasea hasi bezala iritsi da bazkideen etxera apirileko BertsoZalea. 60 urte bete dituen egitasmoak bere lehen pausoak emango ditu apirilaren 14tik maiatzaren 26ra eta horien inguruko informazioa dakar hilabete honetako berripaperak.

Bestalde, bosgarren edizioa dute aurtengoa Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiek. Apirilaren 27an egingo dira Amasa-Villabonako Subijana etxean eta euskal kantagintzaren ondarearen inguruan ardaztuko dira, zehazki, kantutegiok Interneten duten presentziaren inguruan. Jardunaldi hauen helburuei eta ibilbideari buruz aritu dira Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideak BertsoZalean. Eta apirila hastearekin batera amaitu da Hitzetik Hortzerako denboraldia. Ikasturte honetako atalak zein Bertsoa.eus atariko edukiak JarriOn aplikazioan daude kontsultagai. Zer den ez dakizula? BertsoZalean duzu informazioa.

Puntua jarrita, Poto-finixa eta ohiko atalak ez zaizkio falta apirileko berripaperari. On egin!

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak hartu du apirilekoaren azala.