Ahalduntze Bertso Eskolarako izen-ematea zabalik dago

2024/01/04
Bigarren hiruhilabetea hasi aurretik izena emateko aukera dago eskolan.

Urtarrilaren 13an ekingo die berriro ere eskolei Ahalduntze Bertso Eskolak. Ikasturtea hasia egon arren, hiruhilabeterako parte hartzeko aukera dago eta bigarren hau hasi aurretik zabalik dago izen-ematea. 50 euro balio ditu matrikulak eta hementxe eman daiteke izena [itxita].

Bederatzigarren ikasturtea du 2023-2024koa Ahalduntze Bertso Eskolak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartzen da eta Durangon bestea.

Edoskitzean dauden haur txikiak dituzten partaideen kasuan, zaintza beharrak aztertuko dira. Izena ematerako garaian, oharretan aipatu.

Hemen dituzu xehetasun gehiago.

Urtarrilaren 13an izango da hurrengo eskola. / XDZ