maialen AND lujanb* bilatuz aurkitu dena

433 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea, Hitzetik Hortzeran
Bertsolari hernaniarra izango da igandean programako protagonista. Ia 30 urte bete ditu plazaz plaza kantuan, eta egindako ibilbideaz, mugarriez eta asmoez arituko gara berarekin. Bertsoaldiak ez dira faltako, eta grabatutako bere ale esanguratsuenen errepasoa egingo dugu.
Non kokatuta Albisteak
Maider Mendizabal izango dugu igandeko Hitzetik Hortzeran
Datorren igandean Maider Mendizabal anoetarra izango dugu Hitzetik Hortzeran. Pala-jokalaria da bera eta azkenaldian eskuz jokatzen ere ikusi dugu pilotalekuan. Horrekin batera, Elgoibar, Aretxabaleta, Hernani eta Amurrioko jaialdietako bertsoak ekarriko ditugu. Hitzetik Hortzeran, igandean 15:00etan ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Maider Unda, igandeko Hitzetik Hortzeran
Borroka librean egindako bideaz eta bertsolaritzarekin duen harremanaz ariko da oletarra. Amurrioko eta Aramaioko bertsoaldi onenak izango ditugu entzungai eta historikoaren atalean, berriz, Andoni Egaña eta Xabier Perez "Euzkitze" haurrari izena jarri nahian entzungo ditugu.
Non kokatuta Albisteak
Maila bikaineko saioak bigarren faseko bigarren asteburuan
Billabonan, Oreretan eta Ereñotzun ospatu dira bigarren asteburuko hiru saioak.
Non kokatuta Albisteak
Maule-Lextarreko finalaurrekoak erabakiko du finalaren osaketa
Azken txanpan sartua dago Bertsolari Txapelketa Nagusia. Larunbatean azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren eta saio horren ostean jakingo da zeintzuk izango diren abenduaren 15eko finalean kantatuko duten bertsolariak. Saioa 17:30ean hasiko da Ororena ezker paretan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean daude salgai. Egunean bertan Ororena pilotalekuko takila arratsaldeko 15:00etan irekiko da.
Non kokatuta Albisteak
Mikel Labakarekin solasean, Hitzetik Hortzeran
Realean zazpi denboraldi egin zituen azpeitiarrak jokalari gisa eta gaur egun talde teknikoko kidea da. Futbolaz eta bertsoaz ariko gara berarekin. Eta bertsoz ere oparoa dator aste honetako programa, Alegian, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Tolosan entzundako bertsorik onenak ekarriko baititugu pantailara. Igandean izango da hitzordua, 15:00etan.
Non kokatuta Albisteak
Mintzolak esleitu ditu ikerketa sariak
Bertsolaritzaren inguruko ikerlanak dira saridunak. Oihana Iguaranek eskuratu du kontratua eta Jon Gurrutxagaren eta Kepa Matxainen lanek lortu dituzte proiektu sariak.
Non kokatuta Albisteak
Miren Agur Meabe Hitzetik Hortzeran
Idazle lekeitiarrarekin elkartuko gara aste honetako programan. Lasarte-Oriako bertso saio literarioa gidatuko du, eta aitzakia hori baliatuko dugu bere bertsozaletasunaz, poetikaz eta hizkuntzaren geruzez hitz egiteko. Gainera, Ordiziako Tximista sagardotegiko bertso afaria ere eskainiko dizuegu. Hitzetik Hortzera, larunbatean, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Munduko kantu inprobisatuak, Donostian
Uztailaren 11tik 16ra Europa bat-batean Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa ospatuko da Donostian. Goizean jardunaldi akademikoak eskainiko dira eta arratsaldean emanaldiak. Amaitzeko, jaialdi handia izango da Kursaalen.
Non kokatuta Albisteak
Mungia, Tolosa eta Bertso Eguneko saioak Hitzetik Hortzeran
Aipatutako saioen harira, saioen ordutegi desberdinak kontuan izanda, ze publiko mota biltzen den, bertsolariek zein aldarte izaten duten eta nolako joerak dauden aztertuko du igandeko programak. Bazkalostean ETB1en.
Non kokatuta Albisteak