maialen AND lujanb* bilatuz aurkitu dena

433 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Durangoko Azokara goaz!
Goienkale 39an gure postua izateaz gainera, bertsolaritzak izango du bere lekua beste guneetan: besteak beste, bertsozaletasunaren azterketa soziologikoaz eta bertsolaritzaren geroaz solasean ariko gara abenduaren 8an, 11:00etatik aurrera, Landako guneko Areto Nagusian.
Non kokatuta Albisteak
Infoxikazioa, subtestua, ertzak eta beste: finalerdiei begirada bat
"Pertsonaiak ez dira hitzekin bakarrik mintzo, hitzen intentzionalitatearekin ere mintzo dira. Esaten dutenak esaten ez dutenak adinako garrantzia izan dezake. Subtestua da iceberg-aren alde ezkutua, eta testua guztion bistara dagoena. Subtestua da pertsonaiaren eta bera inguratzen duten zirkunstantzien barne-mundua." Ainhoa Agirreazaldegiren ekarpena dugu aste honetan.
Non kokatuta Albisteak
Bertsolari Txapelketaren finala
"...egun bizi eta luze hori amaitu ondoren, argi baino argiago zegoen: bai bertara hurbilduek eta bai lehiakideek ere euskara maitatzen dute. Bertsolarien arteak hizkuntza biziarekiko maitasunean du sorburua eta, aldi berean, maitasun horrek artea goraipatzen du". Kultura herrikoian da aditu Karin Barber antropologoa, eta ahozko eta idatzizko kultur sorkuntzak ditu interesgune, bereziki Nigeriako Yoruba hizkuntzakoak. Birminghameko Unibertsitatetik etorri zen ikertzailea, finala Mintzola Terrazatik jarraitzeko.
Non kokatuta Albisteak
Zortzi bertsolari txapelaren bila, igandean BECen
Azken etapara ailegatuko da igandean Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Finalera ailegatu diren zortzi bertsolariek kantatuko dute goizeko 11:00etatik aurrera. 13.500 bertsozalek beteko dute aretoa, saiorako sarrera guztiak salduta daude aspalditik, eta Hitzetik Hortzeran eta Bertsoa.com-en zuzenean segitzeko aukera izango da.
Non kokatuta Albisteak
Hitzetik Hortzerak 25 urte, elkarlanaren emaitza
Bertsolaritzari buruzko telebista saio beteranoak antenan 25 urte bete dituela ospatu asmoz elkartu eta agerraldia eskaini dute EiTB eta Bertsozale Elkarteko erakundeetako ordezkariek. EiTBren Bilboko egoitzan eskaini dute gaur goizean prentsaurrekoa. Bertan izan dira Edu Barinaga Erezuma, ETBko zuzendaria, eta, Iñaki Murua Jauregi, Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Pozik agertu dira biak Bertsozale Elkarteak eta EiTBk elkarlanean egindako bideaz, eta aurrerantzean ere elkarrekin bide luzea marrazteko ilusioa agertu dute.
Non kokatuta Albisteak
Abian dira Eskolarteko txapelketak
Nafarroan gaur jokatuko da 14-18 urte artekoen finala eta gainontzeko herrialdeetan maiatzean zehar jokatuko dira eskolarteko txapelketak. Idatzizko sariketak eta bat-bateko saioak izango dira, adin mailatan bereizita: 14 urtera artekoak eta 15-18 urte bitartekoak. Guztira 14 kanporaketa saio egingo dira herrialdeetan. Horietan 14 urtera arteko 35 taldek eta 15-18 urteko 100 bertsolari inguruk hartuko dute parte. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala Orion izango da, ekainaren 22an.
Non kokatuta Albisteak
Historiako emakume bertsolariei buruzko programa, igande honetan
Ordubeteko saio berezia ondu dugu, Hitzetik Hortzerako denboraldian atalka landutakoa programa bakarrera ekarrita. Erreferentzia historikoak eta bertso bilduma jasotzen ditu programa berezi honek. Igandean, 15:00etan, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Finalaurreetako bertsogintza aztergai: Ekhi Erremundegi, Oihana Arana, Josu Goikoetxea eta Xan Alkhat
BTN22ko finalerdietako bertsogintzaz aritzeko elkartu ditugu Ekhi Erremundegi, Oihana Arana eta Josu Goikoetxea, Xan Alkhaten gidaritzapean. Ekhi, bertsolari eta kazetari lapurtarra da; Oihana bertsolari eta ikertzaile gipuzkoarra; Josu gai-jartzaile ohi eta editore bizkaitarra. Eta Xan, berriz, bertsolaritza irakasle eta kazetari baxenafarra. Biziki giro goxoan iragan da bertso-tertulia, bertsogintzari buruzko sakoneko zein azaleko gaiak jorratu dituzte hizlariok; eta erantzun dezan, bota diote BTN22ko antolakuntzari hurrengo BTN26a aitzin ihardetsi beharreko punturik.
Non kokatuta Albisteak
Amets Arzallus txapeldun
1.200 lagun inguru bildu dira larunbat hontan Donibane Lohizuneko Jai Alain. Entzule eta ikusle asko izan dira ere irratiz, telebistaz zoin internetez saioa segitu izan dutenak. Amets Arzallusek jantzi du aurtengo Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari txapelketako txapela, buruz burukoan Miren Artetxerekin aritu ondoren. Ondotik sailkapenean gelditu dira hurrenez hurren Odei Barroso, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart eta Maddi Ane Txoperena. 2022. urteko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako sailkatu diren bertsulariak, Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila eta Maddalen Arzallus Antia dira. Jadanik sailkatuta daude, Amets Arzallus Antia eta Sustrai Colina Akordarrementeria.
Non kokatuta Albisteak
"Xoriez mintzo": BTN22ko doinuen erabileraz zenbait datu eta gogoeta
Martin Aramendi Aranak eta Ainhoa Aizpurua Insaustik txapelketako doinutegia aztertu dute.
Non kokatuta Albisteak