maialen AND lujanb* bilatuz aurkitu dena

431 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Indar bat dabil
"Berria bide egiten ari da. Baina zaharra ez da oraindik joan. Geure haurtzaroan, bertsolaria gizona zen, heldua, zuria, heterosexuala, euskalduna. Pieza bateko gizona. Gi-zo-na. Ez genuen besterik irudikatzen ahal. Oraindik ere, hori ere bada bertsolaritza. Euskalduna, euskaldun petoa esan ohi den hori. Zer den peto hori. Hori da kontua". Lorea Agirre Dorronosorok identitatea eta euskalduntasunak ditu hizpide asteroko gogoeta tarte honetan.
Non kokatuta Albisteak
Barakaldo-BEC
Finala.
Non kokatuta Saioak
Musika eta doinuez bete-bete eginda dator igandean Hitzetik Hortzera
Fernando Amezketarraren oroimen ekitaldietan Eñaut Agirre bertsolariak, Imanol Kamiok pianojoleak eta Aitor Atxega gitarrajoleak eskainitako bertso-kantaldia eta, egun berean, Anjel Mari Peñagarikanok, Millan Telleriak, Jexux Mari Irazuk, Iñigo Gorostarzuk edo Haritz Mujikak eskainitako bertso saioko bertsoaldirik onenak eskainiko dira. Horrez gain doinu berrien sortzeari buruzko erreportajea ere eskainiko da.
Non kokatuta Albisteak
Iruñea | abenduak 18
Iruñeko Nafarroa Arenan (Nafarroa) jokatuko da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
Non kokatuta Saioak
Ikasturteko azken BertsoZalea, kalean
Ahoa Bete Hots, Eskolarteko finala, Gipuzkoa Bertsotan eta beste hainbat kontu ekaineko berripaperean.
Non kokatuta Albisteak
Asteazkenean jokatuko da Irunen bigarren finalaurrekoa
Irungo Artaleku kiroldegiak hartuko du asteazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ohi bezala, sei bertsolarik hartuko dute parte 17:00etan hasiko den saioa. Sarrera guztiak salduta, asteazkenean ez da leihatila irekiko.
Non kokatuta Albisteak
Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran
Aste honetako programan askotan aipatzen ez den bertsolaritzaren alderdi bati begiratuko diogu: lan-arloari. Zer da plazatik bizitzea? Zein bizi baldintza izan ditzake bertsolari autonomo batek? Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin elkartu gara, plazatik bizitzeak zer esan nahi duen hobeto jakiteko. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Hur Gorostiagak Baionara eramango du Hitzetik Hortzera
Seaskak antolatuta, BECtso saioa egin zen Baionako Antzokian urtarrilaren hondarrean. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariaren konpainian joan zen Hitzetik Hortzerako lantaldea bertara, eta Seaskaren egoeraren berri eman zigun zuzenean. Eta Amurrioko bertso-saioko bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu igandeko programan.
Non kokatuta Albisteak
Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran
Igandeko programan historiako emakume bertsolarien pausoei jarraituko diegu. Leku publiko askotan kantatu zutela ikusiko dugu, baita txapelketak irabazi ere. Alaia Martinek eta Oihana Iguaranek emango digute orduko bertsolari haien berri. Bertsoaldiak ez dira faltako.
Non kokatuta Albisteak
Gaur, bertso saioa zaleekin
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak egoitza duen Amasa-Villabonako Subijana etxearen atzean izango da saioa, Gudari Plazan. Bertsoa.eus atarian ere jarraitu ahal izango dira bi txandak.
Non kokatuta Albisteak