maialen AND lujanb* bilatuz aurkitu dena

433 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Sustrai Colina Xilabako txapeldun berriari elkarrizketa Bertsoan
“Txapelak plazak eman beharrean, plazak eman dit niri txapela”
Non kokatuta Albisteak
Hitzetik Hortzerak 25 urte, elkarlanaren emaitza
Bertsolaritzari buruzko telebista saio beteranoak antenan 25 urte bete dituela ospatu asmoz elkartu eta agerraldia eskaini dute EiTB eta Bertsozale Elkarteko erakundeetako ordezkariek. EiTBren Bilboko egoitzan eskaini dute gaur goizean prentsaurrekoa. Bertan izan dira Edu Barinaga Erezuma, ETBko zuzendaria, eta, Iñaki Murua Jauregi, Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Pozik agertu dira biak Bertsozale Elkarteak eta EiTBk elkarlanean egindako bideaz, eta aurrerantzean ere elkarrekin bide luzea marrazteko ilusioa agertu dute.
Non kokatuta Albisteak
Xilabako finalistak Hitzetik Hortzeran
Baionan azaroaren 15ean lehiatuko dira Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua. Hauen iritziak, asmoak eta gogoak azalduko dira datorren Hitzetik Hortzeran. Aitziritzeko finalaurrekoan ere izan da Hitzetik Hortzera eta baita Ermuan egin berri den bertso jaialdian ere. Igandean, 15:00etan, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Xilabako finalaurrekoa, Bizkaiko kanporaketa eta Ermuko jaialdia asteon Bertsoa atarian
Informazioaren alorrean, Xilaba Bertsulari Xapelketaren aurkezpena jorratuko du Bertsoak gertutik.
Non kokatuta Albisteak
Xilaba txapelketako Larresoroko finalaurrekoa Hitzetik Hortzeran
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketako lehenengo finalaurrekoaz gain Errenteriako Niessen aretoan izandako saioko bertsoaldiak eskainiko dira Hitzetik Hortzeran. Igandean, 15:00etan, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Xalbador Eguneko bertso saioa eta Durangoko herriko jaietako saioa Hitzetik Hortzeran
Xalbador Egunean Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” ziren kantuan Joxe Mari Iriondoren gidaritzapean. Durangon Unai Iturriaga herritarrak egin zituen gai-jartzaile lanak. Kantuan aldiz, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Alaia Martin ziren. Igandean, 15:00etan, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Musika eta doinuez bete-bete eginda dator igandean Hitzetik Hortzera
Fernando Amezketarraren oroimen ekitaldietan Eñaut Agirre bertsolariak, Imanol Kamiok pianojoleak eta Aitor Atxega gitarrajoleak eskainitako bertso-kantaldia eta, egun berean, Anjel Mari Peñagarikanok, Millan Telleriak, Jexux Mari Irazuk, Iñigo Gorostarzuk edo Haritz Mujikak eskainitako bertso saioko bertsoaldirik onenak eskainiko dira. Horrez gain doinu berrien sortzeari buruzko erreportajea ere eskainiko da.
Non kokatuta Albisteak
Sei emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Bertsoaroak
Udazkenarekin batera, urteroko hitzordua ailegatu da Iruñera, Bertsoaroa zikloa. Urriaren 23tik azaroaren 13ra hiru bertso saio, Etxepare Rap eta Beira taldearen emanaldiak eta mahai-inguru bat izango dira.
Non kokatuta Nafarroa / Albisteak
Libreko saioak izango ditu ardatz urriaren 5eko Hitzetik Hortzerak
Denboraldi honetako bigarrena izango da, eta Ituren eta Aieteko saioak entzun ahal izango dira bertan. Igande bazkalostetan, 15:00etan, ETB1en.
Non kokatuta Albisteak
Bueltan da Hitzetik Hortzera
Irailaren 28an abiatuko da denboraldi berria. Hortik aurrera, igandero arratsaldeko 15:00etan izango da zita plazaz plaza bildutako bertsoaldi onenak eta hauen inguruko kontuak ikusi eta entzun ahal izateko. Udako errepasoa egin ondoren Donostiako Euskal Jaitako saioa eta Bermeoko jaialdiko bertsoaldiak eskainiko dira denboraldiko lehenengo programan.
Non kokatuta Albisteak