Araba

Bertsolaritza euskaltegietan

Euskaltegietan bertsoa tresna bezala euskara lantzeko eta bertsozaletzeko asmoz.

 

bertsolaritza euskaltegietanABIAPUNTUA

Abiapuntu bikoitza du "Bertsolaritza euskaltegietan" proiektu honek. Hona hemen:

 

Bertsozaletasuna

Bertsotan ikasten den bezalaxe, bertsozale izaten ere ikasi egiten da. Bertsoaren osagaiak ezagutzeak eta bertsoa osatzeko mekanismoak ulertzeak bertso-saioaz gozatzen laguntzen du. Bertso-saio bat bertsolari eta entzuleen arteko komunikazio ekintza bat izanik, komunikatzeko bideak edo estrategiak ezagutuz gero gozatzea errazagoa izan daiteke.

 

Euskara

Euskalduntze prozesuan daudenentzat oso interesgarria izan daiteke bertsolaritzaren mundura hurbiltzea:

-           Euskaraz funtzionatzen duen mundu batera hurbildu eta bertan txertatzen laguntzen du bertsolaritzak.

-           Euskararen baliabideak, erregistro ez-formalak, euskalkiak… dastatzen dituzte. Bertsoa, besteak beste, euskararekin jolasteko modu bat da. Jolasean euskara ikasten da. Ideiak aukeratu, antolatu, garatu, hitz jokoak, esaerak, erregistro informalak…

-           Euskarazko kultur erreferentzia esanguratsuak ematen dizkie: bertsolariak, doinuak, erreferentzia historiko eta geografikoak.

 

ERAGITEKO ESPARRUAK

Eragiteko esparruak euskalduntze prozesuan daudenak dira, hala nola: Arabako euskaltegiak, hizkuntza eskolak, mintzalagun taldeak.

 

HELBURUAK

"Bertsolaritza euskaltegietan" egitasmoaren bidez hauexek dira ikasleen gaitasunei dagokienez, pertsona mailan zein euskaltegi edota herri mailan erdietsi nahi ditugun helburu orokorrak:

Gaitasun mailan

-          Bertsolaritza den kultur adierazpidearekiko oinarrizko ezagutza izatea

-          Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea

-          Taldean harremanak sustatzea.

-          Azkeneko ekoizpen bat burutzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egoki baliatzea (ikasturte osoan zehar lantzen bada)

Pertsona mailan

-          Euskararekiko jarrera positiboa izatea eta bertsozaletzea.

Euskaltegi/Araba mailan

-          Euskaltegian/Araban bertsozaletasuna eta bertsolaritza sustatzea.

-          Euskaltegitik kanpo ikasleek jarraipena ematea zaletasun horri beren inguruan.

 

EKINTZAK

Hainbat formatu proposatzen ditugu helburuak lortzeko:

oion bertso saio didaktikoa BERTSOZALETU- Bertso-saio didaktikoak euskaltegian: Bi ordutako bertso-saio didaktikoa. Bi bertsolari joaten dira euskaltegiko ikasleekin, azalpenak eta bat-bateko bertsoak uztartzen dituzte. Gakoak ematen dituzte bertsoak ulertzeko, non eta noiz egin arreta, bertsolariak nola egiten duen bertso bat, oinarrizko kontzeptua (errima, doinua, metrika...)

bertso saio didaktikoa aek gasteiz ruben sanchez eta andere arriolabengoa2012an 14 bertso-saio didaktiko egin ziren Arabako euskaltegietan.

 

 

 bertso-korrika gasteiz

- Bertso-saio bat taberna batean: Aste bat lehenago, bertso-saio horren gai-jartzaileak eta euskaltegiko ikasleek saio horretarako ariketak eta gaiak prestatuko dituzte. Honekin, ikasleek saioan gertatuko den egitura eta dinamika aldez aurretik ulertuko dituzte. Bertsolariek ere euskara ikasten ari direnentzat moldatuko dute beren kantatzeko era.

 bertso korrika gasteizko Bodegon tabernanIkasturtean zehar egin daitezke. 2013ko KORRIKA dela eta burutzen dira.

 

 

 

- Bertsolaritza euskaltegietan: Ikasturte osoan zehar, bertsolari-irakasle bat, 15 egunetan behin, ordu bat talde batekin euskaltegira joaten da. Talde horrekin, aurretik aipatutako helburuak betetzeko dinamika sortuko du. Dinamika honek aukera ematen du ikasleak ere sortzaileak izateko eta ikasturtearen bukaeran ikasleek egindako bertso-sorta Bilbertsoak bilduma argitaratu daiteke.

2013-2014 ikasturtean martxan ipinitako modalitatea da. Gasteizko Hizkuntza Eskola, Udaberria, IKA eta AEK euskaltegietan martxan ipiniko da.

- Bertsolaritza tailerra: Euskaltegiko talde batekin edo batzuk elkartuta, bertso-irakasle batekin bertsolaritzaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira eta bertso-sorta idatzi bat ekoizten da.