Araba

Mendialdeko Bertso Eskolartekoa

2016/05/22
Eskolarteko topaketek aurrera darraite

Ostiraldean arratsaldeko 19:30ean izan zen mendialdeko bertso eskolartekoa. Maeztu herri eskolako eta Mendialdea ikastxeko 10 utetik 16 urtera bitarteko haur eta gazte guztiek hartu zuten parte. Gelan egindako taldekako bertso sortak izan ziren protagonista eta ikastalde bakoitzak bertso sorta hautatua kantatu eta hamaiketako ederra egiteko oparia jaso zuen bueltan. 
Bi gai zituzten aukeran: "Herriko jaiak antolatzea egokitu zaizue" edo 
"Aurten uda etxetik kanpo pasako duzue". 
Irudimenez eta umorez betetako bertso sortak entzun ziren oholtza gainetik eta barre algarak ere bai tarteka.

Giro goxoa aprobetxatuz ikasle batzuk oinak emanda inprobisatzera igo ziren oholtza gainera. Txalo ugari jaso zuten bueltan.

Amaiera DBHko 3. mailakoen "horrelakoak gara kanpezun" eta DBHko 4 mailako ikasleek habanera doinuan egindako agurrarekin eta publiko artean segidilla doinuan egindako saiotxoarekin amaitu zen jaialdia. .

Hurrengo urtean gehiago eta ahal bada hobeto