Murgiako entzuleek Oihane Perea aukeratu zuten Oholtzapetik

2016/04/18
Murgian jokatu zen Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 2.kanporaketa. Entzuleek Oihaen Perea aukeratu zuten Legutioko finalean kantatzeko. Plazako saio bizia eta gustagarria bertaratutako entzuleentzat.

Murgiako liburutegian OHOLTZAPETIK egitasmoaren 2.kanporaketa jokatu zen. Arabako 16 bertsolari 4 saioetan banatuta, Murgian 4 bertsolarien artean Oihane Perea aukeratu zuten bertaratu zien entzuleek.

Aintzane Irazusta gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Oihane Perea , Asier OtamendiIker Agirre eta Peru Abarrategik kantatu zuten. Plazako saio baten formatuan eta ariketetan aritu ziren bertsolariak. Saioa goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen.

Bukaerako agurrak baino lehen, bertaratutako 20 lagunek epaitzeko ariketa egin zuten. Lau bertsolarien izenak idatzitako paper batean bat utzi behar zuten; gustukoena. Oihane Perea izan zen gustokoena Murgiakok entzuleen iritziz eta ondorioz maiatzaren 13an Legution kantatuko duena.

Datorren ostiralean, Aguraingo Zabalarte etxean, 20:30an, hirugarren kanporaketa jokatuko da. Marta Ugarte gai-jartzailearen eskutik Manex AgirreZigor EnbeitaFelipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantatuko dute. 

 

OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016

2016-04-15 murgia oholtzapetik 1