Araba

Eman izena Arabako bertso eskoletan

2017/09/19
Araba osoan zehar barreiatutako bertso-eskoletan izena emateko “Bertxoratu” kanpaina martxan dago. Ateak zabalik daude bertso-mundura gerturatu nahi duen edonorentzat. Ikasturte honetan inoiz baino talde gehiago ipiniko dira martxan. Eman izena, etorri bertso eskolara!

Lautadako Bertso eskolaEuskaraz bizi nahi duzu, euskaraz jolastea gustuko duzu, sortu egin nahi duzu, lagun artean ondo pasa nahi duzu, inprobisatzen ikasi nahi duzu… Zatoz bertso eskolara! Eman izena, klikatu hemen.

Irailaren azken egunetan eta urrian zehar, Arabako Bertso Eskolak martxan jarriko dira.

Izen emateari buruzko informazioa nahi izanez gero, deitu 945010505 edo 688616531  zenbakietara, edo idatzi araba@bertsozale.eus helbidera. Ikusi hemen zer da bertso eskola bat, zergatik joan bertso eskolara, non dauden...

Ikasturte honetan inoiz baino talde gehiago ipiniko dira martxan. Hemen dituzu martxan ipiniko direnak:

Gasteizko Amaia Zentroko eskaintza:
Haurrak(10-14 urte) Hasiera Maila. Astelehena 17:30-18:00
Gazteak 14 urtetatik aurrera. Hasiera maila ostegunetan 17:30-19:00
Erdi maila, asteazkenetan 18:30-20:00
Trebakuntza, larunbatetan 12:00 13:30
Kantaera bertsotan, ostiraletan 17:30-19:00

Gasteizko Zabalgana
Gaztetxoak talde bat

Gasteizko Bertsoaren Saltsan udal bertso eskola
Heldu talde bat

Aramaio
Gaztetxoak, gazte eta helduak talde bana

Murgia
Gazte talde bat

Mendialdea

Gaztetxo eta helduen taldea

Lautada

Gaztetxo eta helduen talde bana

Arabar Errioxa
Helduen eta gazte talde bana

Aiaraldea
Gaztetxo eta helduen talde bana

Legutio
Haur eta heldu talde bana

Ikusi Bertxoratu spota