Xilaba Taldekako Xapelketa

2018an jarri zen martxan lehen aldiz Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako bertsolariak biltzen dituen taldekako ekimena.

Xilaba Bertsulari Xapelketaren baitan egindako hausnarketaren ondorioz, birformulazio bat planteatu eta taldekako egitasmoa gauzatzeko aukera ikusi zen 2018an. Hartara, bakarkako eta taldekako egitasmoak txandatuko liratezke bi urtetik behin.

Taldekako ekimenarekin bertsu eskolatik taula gainerako zubi horretan lagundu nahi da: hiru lurraldeotako bertsolaritzarentzat arnasberritzeko bidea izan dadin nahi da.

>> Bertsolaritzaren Datu Basean xehetasun gehiago

Altatzumarta 2018

Webgunea: